lizentzia

iz. 1. Baimena. 2. KIR. Lehiaketa ofizialetan parte hartu ahal izateko federazioak kirolariari ematen dion baimena. 3. MIL. Militar bati bere unitatea uzteko ematen zaion baimena (bereziki, soldadutza bukatutakoan ematen dena). 4. ZUZ. Baimen administratiboa, pertsona fisiko edo juridiko batek zerbait egiteko eskubidea duela aitortzen duena. 5. Ik. lizentziatura. • lizentzia fiskal. Estatu espainolean, jarduera ekonomiko bat zergatzen duen kuota. || lizentzia poetiko. LIT. Hizkuntzaren arauekin bat ez etorri arren, literatur lanetan eta bereziki poesian onartzen den egitura edo hizkuntz erabilera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[baimena]
 zah. baimen, soltura Zub., aprobazio beh., baiduri g.e., baiezko zah., baimendu Ipar. g.e., konjit Ipar. g.e., laudamen Ipar. g.e.
[ikasketa-maila]
 lizentziatura
(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) licencia, permiso (2) kir. licencia (3) Mil./Zuz. licencia (4) licenciatura
fr licence, permission
en (1) licence (Br); license (Am); permission (2) degree
port (1) licença (2) bacharelado

Hizkuntza Gutxituen Ituna urratzen du Nafarroako Gobernuak, Europako Batzordearen arabera. Besteak beste, Euskalerria irratiari lizentziarik ez emanda. Hala, euskarazko irrati bat bermatzeko eskatu dio Europak. Hori dela eta, Euskalerria irratiak esan du berari lizentzia ematera “behartuta” dagoela herrialdeko gobernua. [Euskalerria irratiak uste du berari lizentzia ematera “behartuta” dagoela Nafarroako Gobernua, (Berria, 2012-10-30)]

Gorka Urbizu, El Drogas, Ruper Ordorika, Kerobia eta Balerdi-Balerdi entxuferik gabe aritu ziren atzo Atarrabiako Kultur Etxean. Euskalerria Irratiak 25 urte daramatza Iruñerriko dialean entxuferik gabe. Bazuten zer ospatu, eta badugu zer aldarrikatu -besteak beste, lizentzia-. Eta horixe egin zuten Atarrabiako irratsaioan, 25. urteurreneko aldarrikapen galan. [25 urte entxuferik gabe: lizentzia aldarrikatzeko urtebetetze gala, (euskalerriairratia.com, 2012-10-23, moldatua)]

Euskalerria Irratiarentzako lizentzia aldarrikatzeko urtebetetze galaren kartela