Jakes Abeberry, euskal kulturgintzaren akuilatzaile

Jakes Abeberryn en haut à gauche, lors d'une réunion du groupe Izan (Etre) qui se définissait comme “Collectif abertzale autogestionnaire”  à l'aube des années 80. Plus  d'information ici :  www.enbata.info/articles/izan-en-ligne
Jakes Abeberryn en haut à gauche, lors d’une réunion du groupe Izan (Etre) qui se définissait comme “Collectif abertzale autogestionnaire” à l’aube des années 80. Plus d’information ici : www.enbata.info/articles/izan-en-ligne

Txomin Heguy, 2022ko abenduaren 2an

Jakes Abeberry joan zaigu.Ez ditut hemen errepikatuko Jakesen  ibilbide ohiz kanpokoaz iadanik idatzi eta erranak izan direnak. Jakesen ekarpen izigarriaz Ipar Euskal Herriari bereziki eta orohar Euskal Herri osoari. Bai politika munduari, bai ekonomia arloari. Bai eta Biarritzeri eta oroz gainetik Biarritzeko kultur bizitzari. Zeren eta errotik biarriztarra baitzen Jakes. Abertzale sutsua nola ez, bainan lehenik biarriztarra.

Iruditzen zait –salbu Filgi Clavieriren aipamen laburra 2022ko abendoaren 1ko Berrian- guttiago azpimarratua izan dela zer nolako engaiamendu aitzindaria eta zorrotza  izan duen Jakesek hainbat urtez euskalgintzaren eta euskal kulturgintzaren antolakuntzarako urraspidean.

1981urtean, Mitterand lehendakari izendatu bezain laster bildu ziren Baionako Euskal Erakustokian Euskara eta Euskal kulturaren Lehen Jardunaldiak. Gogoetaldi partekatu horrek « Euskara eta Euskal Kulturaren estatus baten alde » deitu testu historikoa ondoriotzat izan zuen, 23 elkartek eta 2 sindikatuek izenpetu zutena. Erran gabe doa Jakes Abeberrik parte hartu zuela eztabada horretan. Gero,  euskalgintza eta euskal kulturgintza munduko elkarteen Pizkundea federakuntzaren sortzea izan zen 1984an. Hor ere Jakesen ekarpena nabaria izan zen.Urte berean, Euskal Herriko Kultur Etxeak bere ateak ireki zituen. Euskal kulturaren alde aritu beharra zen diru publikoz sustengatutako lehen erakundea, bainan ongi zaindua : 15 administralarietarik, 12 botere publikoen ordezkariak ziren, 3 kultur munduko ordezkariak, Pizkundearen hautagaiak hain zuzen : Jean Harischelhar, Ramuntxo Camblong eta Jakes Abeberry. Jakes, beti hor, ate edo leiho baten zirrikitutik sartua. Altabada, ez ziren mementu goxoenak euskara eta euskal kulturaren arloan lan egiteko. Euskal Herriko Kultur Etxearen sortzeak Pizkundearen batasuna segidan urratu zuen : hain zuzen Seaska, AEK eta Arroka Pizkundetik atera ziren beren desasostasuna adieraziz. Jakesentzat, ez zitekeen berri atsegina  Biarritzeko Arroka kultur elkartearen erabakia. Gainera, garai berean, frantses gobernu sozialistak euskal errefuxiatuen lehen extradizioak obratzen hasi zituen eta  GALeko atentatu higuingarriek Iparraldeko kaleak odolez inarrosten  zituzten.

Lehen bi urte itxaropentsuen ondotik, laster tirabirak hasi ziren Euskal Herriko Kultur Etxearen barnean. 1986tik hara, Dominique Burucoa zuzendari berriak  proiektuari eman zion bihurgune  lotsagarria izan zela eta, Pizkundeako 3 ordezkariak-Jakes barne erran gabe doa- kadira hutsaren politika hasi zuten Euskal Herriko Kultur Etxearen administrakuntza bilkuretan. Barnealdeko Uhaitza, Haize Berri eta Eihartzea kultur Etxeen arazoak, Manex Goyhenetxen baztertzea literatur arduradun bezala eta beste hainbat kezkak bazterrak mindu zituzten eta 1988an Euskal Herriko Kultur Etxearen eskarmentua horretan gelditu zen. Mementu koropilatsu horietan, Jakes Abeberri beti Pizkundearen ibilbide amankomunaren sustengatzaile argia izan zen. Ahoan bilorik gabe baina denbora berean diplomaziarako gaitasun paregabearekin.

Gero izan zen euskal kulturaren sustengurako Ipar Euskal Herrien arteko Sindikataren sortzea 1989an. Hasieratik 136 herri bildu ziren ! Horietan Ipar Euskal Herriko hiri gotorrenak ! Laupabost urte berantago, beste hamar bat herri sartu ziren. Hots, kasik ipar Euskal Herriko herri guziak ! Lehen aldikotz, ipar Euskal Herriko udaletxe gehienak batu ziren gai baten inguruan , hain zuzen euskal kultura sustengatzeko- nork erranen zuen hori zenbat denbora lehenago ?- eta aurrekontu bat bozkatuz, pentsa : 2 libera biztanleka ! Eiki, bainan ez ote ziren orduan esperimentatu 30 bat urte berantago sortuko den Euskal Hiri Elkargoaren lehen urratsak ? Ezustezko aitzinamendu erabakigarri horren bultzatzaile ere Jakes hor izan zen erdigunean, Harischelharekin, Camblongekin eta beste batzuekin… ahantzi gabe baitezpadakoa izan zen Erramun Bachokekin.

Euskal kultura sustengatzeko Herrien Arteko Sindikataren xutik ezartzeak  Euskal kultur Erakundearen sortzea ahalbidetu zuen. Hor ere Jakes administralari izan zen, elkarteen ordezkari taldekide, eta lehen urte erabakigarri horietan segur bere etengabeko sustengu argi bezain tematsua ez ginuela gehiegi izan enbata ufakoen erdian nabigatzeko, norabidea galdu gabe.

Eta gero Euskal Herri 2010 gogoetaldia hasiko zen 1992tik hara, Euskal Herriko Garapen Kontseilua sortuko 1994an eta urrats beretik Hautetsien Kontseilua 1996tik hara, non Jakes Abeberryren presentzia berriz hautemaiten den. Jakina, orduko Jakes Biarritzeko auzapezorde zen eta ez zen harritzeko bere izena aurkitzea Ipar Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluan…

15 urte horietan, usu kurutzatu dut Jakes, orduan euskalgintza eta euskal kulturgintzaren alde eraman genuen bide burbuilatsu horretan. Ainitz ikasi dut- eta beste ainitzek ere hain segur- hari esker. Bereziki iñoiz ez etsitzen. Enegu, oztopo, nahigabe guzien artetik, irmotasunez eta egonarriz bideak urratu, urratsez urrats, ekintzaz ekintza. Ezina ekinez egina. Harischelhar, Camblong, Abeberry batzuk eraikitzaileak izan dira. Norbera bere alde argitsu eta ilunarekin, bainan eraikitzaile batzuk. Mixel Berhocoirigoin bat bezala laborantza munduan. Etxe amankomunaren obratzeko beharrezkoak iruditzen zitzaien lan tresna berri batzuen ikusmen handiko eraikitzaileak. Eta guretzat, ondoko gizaldiarentzat, sustatzaile eta konfiantza emaile nekaezinak. Hots, gidari batzuk.

Jakes, Larrun mendiko Zizkoitz lepo aldean ibiliko naizenean zure anaiaren omenez Pantxoa St Estebenek iratzartu zituen harrien magalean, zenbat kontseilu galdeginen dizkizut oraindik gure Euskal Herri honen geroari dagokionez. Segur eta fida naiz ez zarela isilik egonen. Eta agian, euskaraz xuxurlatuko dizkidazu.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).